XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eurite izugarriak jota zebilen aspaldian Orioko itsas bazterra.

Inork gogoratzen ez zituen urak zetozen goitik behera hodei beltz beltzen artetik.

Hamazortzi ontzi eta txalupa hondoratuak zeuzkan ekaitz alu hark.

Beste hainbeste, Agiña inguruko zelaietaraino igoak ikus zitezkeen nonahi.

Marea handien eraginak ez zuen barkatzen.

Orio aldeko baratze eta artadiak txikituak ziren ufalaren oldarraz.

Sorginkeria guztiek berariaz bultzaturik balitz bezala, Zarautz eta Agiña baino zazpi aldiz ureztatuago zegoen Orio.

Bide guztiak moztuta, inork ez zuen ulertzen inguruko herrietan ezertxo ere ez eta han halako triskantzak nola gerta zitezkeen euriteagatik.

Gainera, lehorte hain luzearen ostean, ez zen ohizkoa.

Euri bera ere ezberdina zen: inoiz baino tanto lodiagoak goitik behera, batere haizerik gabe, danga-danga teilak zulatu beharrean, bideak hondatuz.

Inork ez zuen deus ulertzen, baina Don Pedro pozik zebilen aspaldiko partez, (...).